Giro ederra San Migel jaietan

Toka txapelketako parte hartzaileak ederki pasa zuten. Denen artean, Eli Insausti izan zen irabazlea. / YARZA

YARZA ALDABA.

Asteburuan ospatu dituzte Aldabako herritarrek San Migel festak. Txirrindulari igoera egin ez zen arren, toka txapelketa antolatu zen, haurren zein helduen parte hartzearekin. Haur guztiek eraman zuten saria eta helduetan lehia izan zen, izan ere, Eli Insaustik eta Agurtzane Balerdik bost kolpera berdindu zuten eta berdinketa hausteko tiraldian Insaustik irabazi zuen, lau kolperekin, eta Balerdi bigarren, kolpe batekin.

Gainera, Amigos Solidarios Gobernuz Kanpoko Erakundearen eta Mukwano-Lagun elkartearen kamisetak eta Ugandako Nefaha emakumeen elkarteak egindako belarritakoak, lepokoak eta abar. salgai izan ziren, bertan proiektuak gauzatzen jarraitzeko finantzabide gisa.

Ondoren, zahagi ardoa egin zen ehundik gora herritarren parte hartzearekin. Afalostean bingo jokoa antolatu zen eta jarraian Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izan zen.

Fotos

Vídeos