Giro ederra Kultur Astean

Aldaieta elkarteko kideak babarrunak prestatzen./
Aldaieta elkarteko kideak babarrunak prestatzen.

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Kultur Astea azken txanpara iritsi da, giro ederrean eta herritarren parte hartzearekin. Atzo arratsaldean asteburu guztian martxan egongo da Legorparty topaketa hasi zen. Eneit Ormazabalek gazteei ordenagailuen munduan murgiltzen lagunduko die eta txapelketak ere antolatuko dituzte.

Aldi berean, Aldaieta elkarteko kideek sukaldaritza tailerra eskaini zuten Bilkoin elkartean. Jose Manuel Soroiz, Kontxi Altuna, Maria Jesus Jauregi, Miguel Latienda eta Jose Miguel Etxeberriak elkartu ziren. Soroizek babarrunak nola prestatzen dituen erakutsi zuen eta Latiendak garbantzuak prestatu zituen bere erara.

Sagar festa gaur

Gaur Sagar Festa egingo dute Aldaieta elkarteko kideek plazan, 11:00etatik aurrera. Aurretik Ugaro herri eskolakoek bildu dituzten sagarrak prentsatu eta muztioa jasoko dute. Jasotakoa bertaratuen artean banatuko da. 16:00etatik 20:00etara, berriz, garagardoa etxean egiten ikasteko tailerra eskainiko dute Lupulu elkarteko kideek Bilkoin elkartean. Prozesu osoa nola egiten den erakutsiko dute eta bost litro garagardo egingo dituzte. 17:00etatik 18:30era Hosto tailerra eskainiko dute Kutxa Ekoguneko arduradunek bost eta hamabi urte bitarteko haurrentzako udal pilotalekuan.

Fotos

Vídeos