Giro ederra eta jende asko asteasuko azoka berezian

ASTEASU

Egun osoko festa izan zen atzo Asteasun. Eguraldi bikainak lagunduta, ehunka pertsona gerturatu zen XXI. Azoka berezira. Gastronomia eta artisauen postuak izan ziren Usarrabi frontoian eta Plazan, eta Itturri-ondo tabernaren atzealdean ganadu erakusketa, Gipuzkoan egiten den esne behien erakusketa bakarra, eta esne behien lehiaketa. 22 baserrietako txerri, txahal, larre eta esne behi, idi, ahuntz, eta ardiak izan ziren. Goizuetako talogileak ere aritu ziren.

Fotos

Vídeos