Giro ederra Azintzio egunean

Irrintzi-Alai taldeko dantzariak atzo saioa eskaintzen. /  ARGAZKIAK: NUÑEZ
Irrintzi-Alai taldeko dantzariak atzo saioa eskaintzen. / ARGAZKIAK: NUÑEZ

Haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan gaur eta arratsaldean play-back emanaldia eskainiko dute

NUÑEZ LEGORRETA.

Legorretako herritarrek giro ederrean ospatu zuten Azintzio jaien egun nagusia atzo. Goizean Meza Nagusia ospatu zuten San Salbador elizan Antxon Etxebeste, Isidro Lazabal eta Bernabe Arizmendi apaizek Igokunde eguna ospatzeko. Jarraian, Solano musika eskolako ikasleek erraldoi eta buruhandiekin batera kalejira egin zuten herrigunean zehar.

Arratsaldean erromeriarekin ospatu zituzten jaiak. Lehenengo udaleko kideek Soka-Dantza eskaini zieten herritarrei. Ondoren, Irrintzi Alai taldeko dantzari gazteek euskal dantza emanaldia eskaini zuten. Festari amaiera emateko herritar guztiek parte hartu zuten erromerian dantza eginez trikitilarien doinuan. Gainera, indarrak berritzeko sagardo eta txorizo dastaketa izan zen.

Gaurko egitaraua

Gaur, goiz guztian, 11:30etik 14:00etara haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan, eta 12:30ean herriko jubilatuentzako pote, igel eta toka txapelketa antolatuko da. Jokoen aurretik hildako bazkideen aldeko meza ospatuko da 11:00etan San Salbador elizan.

Arratsaldeko 14:30ean, herri bazkaria izango da Bilkoin elkartean Iraunkorrak txarangak alaituta. Ondoren, 18:00etan, haurren play-back emanaldia izango da eta gaueko 23:30etik aurrera helduena.

Goizeko ordu batean DJ Bullen emanaldia hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos