Giro bikainarekin agurtu dituzte jaiak alegiarrek

Hika teatroaren eta Oinkari dantza taldearen ikuskizunean jendetza bildu zen plazan. / GOIKOETXEA
Hika teatroaren eta Oinkari dantza taldearen ikuskizunean jendetza bildu zen plazan. / GOIKOETXEA

Herriko plaza leporaino bete zen atzo eguerdian. Asteburua bereziki jendetsua izan da aurten

GOIKOETXEA ALEGIA.

Karmengo eguna ospatu zuten atzo Alegian, eta eguraldi ezin hobea izan zuten lagun alegiarrek festei behar bezalako bukaera emateko. Lehengo eta oraingo txistularien diana bereziak esnatu zuen eguna. Eguerdian leiho eta balkoi politenari saria eman zioten herriko plazan: Aitziber Alustiza izan da aurtengoan sariduna. Jarraian, Hika teatroak eta Oinkari dantza taldeak 'Sagartu' ikuskizuna eskaini zuten plazan, eta azpimarratzekoa da bertan bildu zen jendetza. Hain zuzen ere, askok eta askok aipatu duten kontua da asteburuak jende asko ekarri duela aurten Alegiako festetara. Larunbat gauean, esaterako, Erramun Martikorenak eta Txintxarri abesbatzak Elizpe zineman eskaini zuten kontzertuan jendea kanpoan geratu zen sartu ezinik, eta DJ Josu Rodriguezen saioan leporaino beteta zegoen herriko plaza.

Arratsaldean haur eta gaztetxoek makina bat jolas egiteko aukera izan zuten Gaztelekuko gazteen eskutik, eta 18:30ean eman zitzaion hasiera Larraitz auzoko plazan harri-jaso-tzaileen XII. Txintxarri Sariari.

Herriko bertsolariak

Joselu Anaiakekoek hartu zuten lekukoa plaza afalaurreko tartean, eta zahagi-ardoaren ostean ere haiek izan ziren protagonista. Gauerdian erre zuten alegiarrek lehen egunean plazara jaitsi zuten txintxarria, jaiak agurtuz.

Bulebarreko Bibalabirjen festak ere atzo amaitu ziren. Lorratzak taldeak kontzertua eskaini zuen arratsean, eta festetako azken zahagi-ardoaren ostean, urte luzeetako ohiturari eutsiz herriko bertsolariak igo ziren Bulebarreko oholtzara festei behar bezalako amaiera ematera.

Fotos

Vídeos