Gipuzkoako txapelketako partidak gaur arratsaldean Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako pilota txapelketako hirugarren jardunaldiko neurketak izango dituzte asteburuan. Horietatik lau, eskuz binaka, Alegiako Elorri pilotalekuan jokatuko dira gaur 18:30ean. Kadeteen bigarren mailan Intxurrek Goierriren aurka jokatuko du, eta lehenengo mailan Ilunpe izango da etxekoen aurkaria. Beste bi partidak nagusien mailakoak izango dira: hirugarren mailan, Intxurre eta Zumaia izango dira aurrez aurre eta lehenengoan, Behar Zanako bikotea izango dute aurrean Intxurrekoek.

Iragan asteburuko partidei dagokienean, kadeteen eta nagusien lehen mailako bikoteek jokaturiko partidak irabaztea lortu zuten, nagusien hirugarren mailan partida izan zuten bi bikoteek bezalaxe. Gomazko paletan, nagusien mailan jokatu ziren partidak: lehen mailakoek galdu egin zuten eta bigarren mailakoek irabazi.

Fotos

Vídeos