Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako lehen faseko azken partidak

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako lehen ligaxketako azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Jardunaldi horren ostean jakingo da zein pilotari sailkatzen diren azken kanporaketetara eta zein diren Ekialde eta Mendebaldeko txapelketak jokatuko dituztenak. Bihar 18:30ean lau partidaz osaturiko jaialdi bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. Guztiak ere lau t'erdiaren barruan. Kadeteen lehen mailan, Intxurreko Zubeldiak Gaztelekuko Irazuren aurka jokatuko du lehen neurketan. Ondorengo hiru partidak nagusien mailakoak izango dira. Oiarbidek Gaztelekuko Oiarbideren aurka jokatuko du, Zubeldia Hernaniko Labakaren aurka ariko da eta azkenik, Altunak Gaztelekuko Eskudero izango du aurkari.

'Zortzi Yu-kon', bihar

Mattin Zeberio zuzendari tolosar gaztearen Zortzi Yu-kon dokumentala eskainiko da bihar 22:00etan Elizpe zinean. Zeberiok eta beste zazpi lagunek Alas-ka eta Kanada artean urre bilatzaileek egiten zuten bide bat egin zuten eta bertako ibiliak kontatzen ditu. Biharko emanaldian zuzendaria bera Alegian izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos