Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan gaur Atzaparko pilotariak

I.A. ASTEASU.

Atzaparko pilotariak partida bat jokatuko dute gaur Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan eskuz binaka nagusiak - 2. Maila eta laugarren jardunaldian, A multzoan eta lehenengo postuan Atzapar (X.Urbieta-J.Urruzola) Lagunak (A. Agirrebeña-I.Txurruka) aurka arituko dira Ikastola frontoian (Elgoibar), 20:30etan hasita. Hirugarren, jardunaldian, 22-7 irabazi zuten Gaztelekuari.

Ur-kontagailua

Gipuzkoako urak, S.A.-k bere Asteasuko abonatuei jakinarazi nahi die 2017 urteko hirugarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak astelehenean, hilak 9, hasiko direla. Informazio gehiagorako: 902 302222, 943 318602 eta www.gipuzkoakour.eus.

Fotos

Vídeos