Gipuzkoako Eskuz binakako hiru finalen jaialdia gaur Usarrabin

I.A. ASTEASU.

Gaur 19:30etik aurrera, Gipuzkoako Eskuz binakako pilota finalak jokatuko dira Asteasuko Usarrabi kiroldegian eta bertan 3 asteasuar eta aiztondo bailarako 5 pilotari arituko dira leian. 1.mailako kadeteen finalean, Aitor Altuna tolosarra eta Gorka Ugartemendia alkizarra (Tolosa-Aurrera 2) Alberdi-Elosegi (Ilunpe 1) bikote azpeitiarraren aurka arituko dira txapela jantzi nahian. Jubenilen 1. mailan berriz Julen Alberdi zizurkildarra eta Iker Elizegi asteasuarra (Gaztekeku), Orbegozo-Oliden bikote Añorgatarraren aurka arituko dira. Nagusien 2. mailako finalean berriz, Xabi Urbieta eta Julen Urruzola (Atzapar) asteasuarrak, Matxinandiarena-Elizegi (Tartaoletxe) bikote zegamarraren aurka.

Fotos

Vídeos