Borrar

Gipuzkoa eta Udaberri txapelketak gaur kiroldegian

Arratsaldeko seietatik aurrera, lau partida jokatuko dituzte Lapke-ko pilotariek

DV

LAZKAO.

Viernes, 19 de enero 2018, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lapkeko pilotariek hainbat partida lehiatuko dituzte asteburu honetan ere eta horietako lau Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian ikusteko aukera izango da gaur, ostirala, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Lehenik Gipuzkoako txapelketako hiru partida jokatuko dira pilotaleku lazkaotarrean, binaka, eta Ormazabal-Naldaiz, Garrido-Goiburu eta Goena-Erauskin izango dira Lapkeko ordezkari hauetan. Beloki, Zazpi-Iturri eta Tolosa-Aurrerako pilotariak izango dituzte aurkari, hurrenez hurren. Ondoren, arratsaldeko azken partidan, Etxeberria-Aldasoro bikote kadetea ariko da, Izurungo ordezkarien aurka, Udaberri txapelketako partida lehia-tzen.

Lazkaon jokatzeaz gain, Albiztur, Urretxu, Lizartza, Bergara, Irurita, Legasa, edo Mungian ere izango dira talde lazkaotarreko pilotariak asteburuan, besteak beste.

Igandean, esaterako, Lizarrako txapelketako finala lehiatuko du Remontibalen I. Garciak, infantil mailan. Goizeko 9.30etatik aurrera izango da partida eta Oberenako Sarasibar izangi du aurkari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios