Gipuzkoa eta Bizkaiko taldeak garaile Euskal Herriko Saskibaloi Txapelketan

Emakumezkoen txapelketan gipuzkoarrak nagusitu ziren. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Emakumezkoen txapelketan gipuzkoarrak nagusitu ziren. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ ANOETA.

Kadete mailako Euskal Herriko Saskibaloi Txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean eta igandean Abraham Olano kiroldegian, nesken zein mutilen mailan, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako selekzioen artean. Larunbatean finalerdiak jokatu ziren eta igandean hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak, goizean, eta finalak, arratsaldean. Giro bikaina bizi zen kiroldegian, kirolari gazteek harmailak betetzen zituzten ikusleen txalo eta animoak gogoz jasoz.

Nesken mailan, Gipuzkoako eta Arabako selekzioek jokatu zuten finala. Partidua berdindua hasi zen, baina bigarren partzialean gipuzkoarrak aurrea hartu zuten, amaierara arte mantendu zutena. Azkenean, Gipuzkoa izan zen garaile 59 eta 44 emaitzarekin. Hirugarren, Bizkaia eta laugarren Nafarroa izan ziren.

Mutilen mailan, Bizkaiko eta Arabako selekzioak iritsi ziren finalera. Hasiera berdindua izan bazen ere, bizkaitarrek aurrea hartu zuten hirugarren partzialean eta azkenean 80-69 emaitzarekin irabazi zuten. Maila honetan ere Araba bigarren izan zen, Gipuzkoa hirugarren eta Nafarroa laugarren.

Gazteek Mikel Joseba Lekaroz Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko lehendakariaren eta German Monge, Euskadiko Saskibaloi Federazioko lehendakariaren eskutik jaso zituzten garaikurrak.

Fotos

Vídeos