Gibela jatea bihar Lizartzan, inauterien atarian

Herriko musikariek alaituko dute inauterietako kalejira. / YARZA
Herriko musikariek alaituko dute inauterietako kalejira. / YARZA

Asteburu honetan, '25 inauteri, irudiz irudi' argazki erakusketa zabalduko dute

YARZA LIZARTZA.

Ate joka dira aurtengo inauteriak Lizartza aldean. Ohitura jarraituz, bihar eguerdiko 12:00etan, inauteriei hasiera emango diete gibela dastatuz, udal ordezkariak eta txekorra plazan dituztela. Ondoren, antzerkia izango da herritarrene skutik eta Otsolar dantza taldearen emanaldia.

Igande honetan berriz, eguerdiko 12:00etan, '25 inauteri, irudiz irudi' argazki erakusketaren aurkezpena eta mokadutxoa udaletxean.

Ondoren. Kantu jira herriko taberna eta txokoetan zehar argazki erakusketa ikusiz.

Egitaru zabala 2, 3 eta 4an

Otsailak 2an, ostirala, aurtengo inauteriei hasiera emateko arratsaldeko 14:15ean, eskolak antolatutako mozorro festa, eta ondoren, kalejira izango dira herrian barna.

Otsailak 3an, larunbata, goizeko 07:00etan herriko plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Ohi bezala, diana abestuz hasiko dituzte aurtengo inauteriak. 07:30. Puska biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin, ospeletik. 10:00. Etxe-Zahar baserrian geldialdia, gosaltzeko. Eguerdiko 12:00etan, mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik. Arratsaldeko 13:30ean, Inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute, herriko frontoian.

Arratsaldeko 18:00etan, gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira eta kalejiran jaitsiko dira plazara, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak dastatzeko aukera izango da.

Otsailak 4an, igandea, goizeko 11:00etan, Meza nagusia, eta ondoren, hamaiketakoa, plazan. Ondoren, eguerdiko 12:00etan, dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen, gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte, plazan.

Arratsaldeko 14:00etan, Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, zozketak eta Kalakan & Luis Peixoto emanaldi berezia. Iluntzeko 19:30ean, herriko plazan Ijitoa errez bukatuko dituzte inauteriak.

Bazkariko txartelak salgai

Larunbatean gibel dastatzearekin hasiko dira Lizartzako Inauteriak eta herrian dena prest dago ospakizunekin hasteko. Urtero bezala, datorren igandean, otsailaren 4ean, Inauteri bazkaria egingo dute frontoian. Bazkarirako txartelak jada salgai daude datorren ostegunera arte. Helduentzako prezioa 20 eurokoa izango da eta hamalau urtera arteko haurrena 12 euro.

Bestalde, urtero bezala 17 urtetik beherakoentzako mozorrotuentzako sariak, baserriko oilaskoak, banatuko dira. Horretarako, herriko tabernetan dauden zerrendatan izena eman beharko da. Inauteri ondoren izaten den afarira joan nahi duten helduek ere leku berean eman beharko dute izena. Azken eguna otsailaren 1a izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos