Gerra Zibilari buruzko hitzaldia gaur

NÚÑEZ

Gaur Gerra Zibilean eta Frankismoan emakumeenganako indarkeriaren inguruko hitzaldia eskainiko du Esti Amebanarrok. Hitzaldia Adunako udaletxe azpiko kultur aretoan izango da 18:00etatik aurrera. Hitzaldi hau Aranzadik lubakietan antolatu dituen auzolandegien barruan egingo dituzten ekintzen artean kokatzen da eta herritar guztiei irekia egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos