Borrar

Gernikako zuhaitzaren kimua jarriko da gaur Pedro Mari Otaño plazan

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Jueves, 1 de marzo 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2016ko abuztuan boto bidez herritarrek haritza jartzea erabaki zuten P. M. Otaño plaza berrituan. Joan den udan plazan lanak egin baziren ere, haritza aldatzeko garai egokienera itxaron da eta orain egingo da landaketa. «Haritza aukeratuta, Gernikako haritzaren kimu bat izatea egokia iruditu zitzaigun, euskaldunontzat duen esanahiagatik», azaldu du Aitor Sarasua ingurumen zinegotziak.

Gaur, osteguna, zuhaitza landatuko da eta eguerdiko 12:00etan harrera instituzionala egingo zaie Gernikako juntetxeko arduradunei. Zizurkilgo Udaleko eta juntetxeko arduradunek elkarlana irudikatuko dute azken palakadak emanez.

Larunbatean, 'Memoria, sustraitetatik kimuetara' ekitaldia egingo da 12:30ean. Teodoro Hernandorena kultur elkartea eta Udala elkarlanean lantzen ari diren ekitaldia da. Bertan, hitzaldiak, musika eta poesia tartekatuko dira besteak beste, memoriadun herri bat aldarrikatzeko. Hernandorena kultur elkarteak Gernikako arbolaren inguruko argitalpen berezia ere kaleratu du dagoeneko.

Impuesto de circulación

El plazo de recaudación sobre el impuesto sobre vehículos de tracción mecánica comienza hoy. Los recibos domiciliados serán cargados en cuenta el 5 de abril. El ingreso se realizará en Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra y La Caixa. Si en el plazo de recaudación no se hacen efectivas las deudas, serán exigidas por el procedimiento ejecutivo, y se incrementarán con el recargo de apremio, los intereses de demora, y, en su caso, las costas que se produzcan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios