Gaztetxoen txirrindulari proba gaur Larraitzen

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gaur arratsaldean infantilen eta alebinen mailako txirrindulari proba jokatuko da Alegian. 16:30ean emango zaio hasiera, eta honako ibilbidea izango dute txirrindulariek: Larraitz auzotik abiatu eta Etxe Txuri baserrirako bidea hartuko dute, Fabrensa atzealdetik industriagunearen amaieraraino joango dira eta handik Larraitz auzora itzuliko dira. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren egutegian sartzen den proba da gaur Alegian jokatuko dena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos