Gaztelekuan ere Emakumeenganako indarkeriaren aurka

DV LAZKAO.

Bihar, larunbata, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da eta Lazkaoko gaztelekuan ere hainbat ekintza antolatu dituzte honen harira astebururako. Larunbat eta igande arratsaldean bilduko dira gazteak, astero moduan, 16.00etatik 20.00etara.

Bihar, tratu txarren inguruko dokumental bat ikusi eta mahai ingurua egingo dute eta igandean, berriz, genero indarkeria kontzeptua landu eta dauden mota ezberdinak zehazteko dinamikak egingo dituzte, 'ideia zaparrada' teknika erabiliz. Amaitzeko, jokuak egingo dituzte, genero bakoitzari ezartzen zaikion mugak ikusi eta hausnartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos