Gazteentzako eta helduentzako ikastaroak antolatu dira Alkizan

NÚÑEZ ALKIZA.

Datorren ikasturterako Aiztondo mankomunitateak prest ditu gazteentzako eta helduentzako ikastaroak. Hiru jarduera antolatu ditu: zumba, pilates eta antzerkia. Zumba eta antzerkian bi talde izango dira, bata DBHko ikasleentzat, eta bestea 16 urtetik aurrerakoentzat zumban eta helduentzat antzerkian. Pilates hamasei urtetik aurrerakoentzako izango da, eta izena ematen dutenen artean antolatuko dute.

Ikastaroak ordu betekoak izango dira, astean behin edo bitan, zumba eta pilatesen kasuan. Urrian hasiko dira eta ekainean amaituko dira, helduentzako antzekia eta DBHkoentzako zumba ezik, maiatzean amaituko direnak. Ikastaroetan izena emateak irekiak daude. Plazak mugatuak dira eta gutxieneko pertsona kopurua ez badago ikastaroa bertan behera geratu daiteke. Era berean, parte hartzaileek hileroko kuotak ordaindu beharko dituzte behin ikastaroa hasiz gero, nahiz eta klaseetara joaten ez jarraitu. Izena emateko matrikula orria beteta itsaso@aiztondo.eus helbide elektronikora bidali beharko dute edota 688.72.42.86 telefono zenbakira deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos