Gazteen festa ospatuko dute Ibarran asteburu honetan

M.A. IBARRA.

Egitarau oparoa aurkeztu du Ibarrako Gazte Asanbladak aurtengo gazte festetarako. Bihar lehertuko dute festa txupinazoarekin, 18:30ean, eta, ondoren, sagardo dastaketari ekingo diote. Iluntzean, Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa egingo dute 20:00etan, eta gazte afaria segidan, plazan, 21:00etan. Eguna amaitzeko, kontzertuak; besteen artean, Sofokaos eta Laket taldeek joko dute. Gaztetxean, Koltxoi eta DJ Jotatxo arituko dira. Larunbateko eguna ere indar-tsu dator; izan ere, 12:00etarako altxorraren bila jokoa antolatu dute, eta, arratsaldean, 17:00etan, Alurr dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du; jarraian, 'txokolatada' eta 'tortillada' egongo da, baita 'jokopoteoa' ere. 21:00etan, barrikotea egongo da Gaztetxean, eta segidan, Zaparra eta Akerjenbe Sound Sistema taldeak arituko dira plazan; eta Malizia, Eztena eta DJ Txikilins taldeak, bestetik, Gaztetxean. Gazteen festari amaiera emateko, igandean, Maitane Iruin aberlariak kontzertu akustikoa eskainiko du Gaztetxean, 18:00etan, eta jarraian, talo-jatea egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos