Gazte festak ospatuko dituzte asteburu honetan Berastegin

LABAIEN BERASTEGI.

Joan den larunbatean eman zitzaien hasiera gazte festetako ekitaldiei Berastegin, herritar gazteen arteko frontenis finalekin. Lau maila ezberdinetan banatuak izan ziren finalak: mixtoan, Julen eta Mireia Garaiburu nagusitu ziren Ibon eta Olaia Garaibururen aurka. Mutilek binaka jokatu zuten hurrena, bertan, Ibon Garaiburu eta Ander Zubillaga nagusitu ziren Iker Saizar eta Xabi Saralegiren aurka. Ondoren mutilen banakako partida jokatu zuten Julen Garaiburu eta Iker Saizarrek, lehen hau garaile atera zelarik. Azkenik, nesken txanda izan zen, Mireia Barriola eta Eneritz Lasarte nagusitu ziren beraien ahizpa Eukene Barriola eta Aiora Lasarteren aurka. Datorren ostiralean martxoak 16 hasiko dira ekitaldi nagusiak arratsaldeko 17:00etan gazteen arteko jolasekin, honen ondoren trikipoteoa antolatu dute eta 21:00etan herri afaria. Eguna ondo bukatzeko Gaitzerdi erromeri taldearen emanaldia izango da goizaldera arte. Larunbatean berriz, 15:00etan mus txapelketako finalak jokatuko dituzte. 18:00etan Irene Caminosen trial erakustaldia izango da eta ondoren sagardo dastaketa. Gazte festak behar den bezela bukatzeko, Gabezin taldeak emanaldia eskainiko du goizaldera arte.

Donostiara larunbatean

Larunbatean 18:00etan, pentsio duin eta eguneratuak eskatzeko Donostian egingo den elkarretaratzera joateko, autobusa antolatu da Gaztañondo Berastegiko Elkartetik, Tolosako Jubilatuen Elkartearekin bat eginaz. Interesa dutenek, gaur eguerdia artekoa izango dute izena emateko epea, Gaztañondoko arduradunekin harremanetan jarriaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos