Borrar
Apostua egin zuten, Ormaiztegitik tandemean igotzea. A. BAZTARRIKA
'Gazta eune', bikain

'Gazta eune', bikain

ARANTZAZU BAZTARRIKA

GABIRIA.

Martes, 8 de mayo 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean egin zen Gabiriako 'Gazte eune', beste behin, bikaina izan zen. Antolatzaileek eginiko lan guztia eta bertan inongo erreparurik gabe parte hartzeko prest egon ziren gazte guztiei esker.

9:00ak inguruan hasi zen jendea pilatzen gosarizketarako, bertan herriko gazte mugimenduari buruzko hausnarketa egin zen, hobetzeko eta lantzeko dauden puntuak identifikatzeko eta elkarlanean aurrera jarraitzeko. Ostean apustue, aurreko urteetako protagonista berdinekin (Eresti Oirabide eta Joseba Iztueta vs. Idoia Maiz eta Jokin Matxinandiarena) baina berrikuntzekin, izan ere aurtengoan Ormaiztegitik Gabirira bi bikoteak tandemean igo ziren, denbora gutxienean helmugara iritsi zena galendu zelarik. Bikote hauek apustu bana irabazita zeudenez arretiaz larunbatean desenpatea jokatu zen, eta bertan irabazle Idoia Maiz eta Jokin Matxinandiarena izan ziren.

Egunak poteoa, bazkaria, bingoa, plazan egin ziren taldekako jolas dibertigarri eta irudimentsuekin eta gaueko kontzertuekin jarraitu zuen. 22:30ak aldera hasi ziren Zurrupurruko mutilak giroa berotzen, gero Koban taldekoek jarraituz eta azkenik DJ Lilith eta Dabu Selektah.

Bestalde, errifen zozketa egin zen 1- 1407 2-802 3-1128 zenbakientzat izango direlarik sariak.

Ostiralean, Perurena

'Gazte eune' amaitu zen arren, udaberri kulturaleko ekintza gehiago gelditzen dira oraindik, eta datorren ostiralean, arratsaldeko 18:00tan kultur etxean Iñaki Perurena arituko da harriari buruzko bere pentsamendu, gogoeta eta sentimenduak azaltzen 'Harria: Maitasun historia'-ren barruan.

Igandea arratsaldean (18:00tan) berriz Jesus Artolarekin argazki emanaldia egongo da, Kultur etxean baita ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios