Gaurtik igandera bitartean ospatuko dira San Migel jaiak

DV GAINTZA.

Dena prest Udalaren eskutik herriko zaindariaren omenez antolatzen diren festak gaurtik igandera bitartean ospatzeko. Gaur, San Migel egunean, hasteko, 12:00etan meza nagusia, ordubete beranduago txupinazoa (Zapotxin), segidan hamaiketakoa herritarrentzat. 19:00etan poteoa, mozorrotuta. 21:00etan herri afaria frontoian eta afaldu eta gero playback lehiaketa, bertan, Elizagoien ahizpak izanik.

Bihar larunbata, 12:00etan frontenis txapelketako finalak. 17:00etan puzgarriak, 18:30ean 'III. Patata tortila lehiaketa', trikitilariez girotua; Unai Eizagirre 'Attola' eta Haritz Garmendiarekin. 21:00etan, herri afaria eta ondoren, Ordiziarrock taldearen eskutik rock kontzertuak, bertan, Belaño eta Bedeinkatuak talde gazteak.

Aurten ere, Goierriko gazte jendeari bidea errezteko, kontzertura gerturatzeko autobusa egongo da Ordiziako geltokitik Gaintzara, 21:00etan, buelta, Gaintzatik Ordiziara 03:00etan.

Igandean, berriz, 12.00etan, 'XXXIII. Txirrindulari Igoera', 17:00etan Kulki artzainen parkea 19:00etan mondeju eta ardoa; neurrian eta 'II.Argazki lehiaketa'.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos