Gaur 'Hur xenda' ikuskizuna Idiazabalgo Zelaako kiroldegian izango da

Sarrerak bost euro balio dute, eta Izpar dendan daude salgai. Afarirako sarrerak, ordea, hamar euro balio dute

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Gaur 'Hur xenda' ikuskizuna izango da iluntzeko 21:00etan Zelaako kiroldegian.

Duela bi urte Muskildiko lagun talde bat elkartu zen herrian zerbait egiteko asmoz. Izan ere, aspaldi haien herrian erakustaldi asko izan ohi ziren: bi pastoral, Allende Oihenart 1985 urtean eta Harizpe 1991 urtean; ekitaldi bat, Bizi Urruts 1995 urtean; bi maskarada 1987 eta 1995ean; eta antzerki bat, Isidor 2002an.

Baina geroztik ez ikustaldi gehiagorik izan eta talde honi herrian zerbait antolatzeko asmoa piztu zitzaion, zer zeharki ez zekiten arren; erakustaldi bat edo herritarrekin parte hartuz eginiko ekitaldi bat.

Orduan, Muskildiko 90 bat herritar elkartu ziren taularen gainean. 7 eta 77 urte bitarteko biztanleek abesten eta dantzatzen hartu zuten parte. 250 biztanle dituen herrian, abentura zoragarri bat bizi dute.

Joan den ekainean herritar guztiek parte hartu zuten 'Hur xenda' ikuskizunean, eskulanetan,sukaldaritzan, antolaketan eta komunikazioan, denak Muskildikoak.

Gaur honetaz gozatzeko aukera izango da Idiazabalgo kiroldegian. Sarrerak 5 euro balio dute, eta Izpar dendan daude salgai. Afarirako sarrerak 10 euro balio dute.

Areto futbola

Idiazabalgo BaiReformas senior mutilak asteburu honetako ligako partida atzeratu dute, kiroldegia okupatuta dagoelako. Beraz, datorren astelehenean jokatuko da, iluntzeko 20:45ean. Ligako bigarren jardunaldia da eta Lasarteko Ventanas Isu taldearen aurka izango da Zelaako kiroldegian.

Lehenengo jardunaldia joan den ostiralean jokatu zen Pasai Donibanen, eta Idiazabalgo BaiReformas senior mutilak 1 eta 5 irabazi zuten. Golegileak Iñigo Lizarralde (2), Ander Telleria 'Teles' (2) eta Alex Anduaga (1) izan ziren.

Bestalde, kopako hirugarren kanporaketa pasa den asteazkenean jokatu zuten mutilek. Urretxuko Nazional mailako taldearen aurka izan zen eta idiazabaldarrek 4 eta 3 irabazi zuten.

Golegileak Xabier Azurmendi (1), Joxe Jabier Malkorra 'Jota' (1), Xoane Puy (1) eta Marcos Retamosa (1) izan ziren. Honela, gure mutilek 2017ko Gipuzkoako kopako final laurdenetara sailkatu dira.

Fotos

Vídeos