Gaur, Urbieta eta Urruzola, Usarrabi frontoian arituko dira 20:00etan

ARRATIBEL ASTEASU.

Atzapar pilotariek bi partida jokatuko dute gaur Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan. Etxean, Eskuz binaka nagusiak 2. Maila, A Multzoan eta lehenengo postuan Atzapar (X. Urbieta-J. Urruzola) Ilunpe, bigarrena, (G. Iriarte-J. Uzkudun) aurka arituko dira Usarrabi frontoian 20:00etan hasita. Aurrekoan 22 eta 5 irabazi zuten Oiarpeari.

Eta gaur, kanpoan, Gomazko paleta neska jubenilak 1. mailan, Atzapar (E. Otegi-U. Aramburu) Ataun (A. Lopez-E. Ramirez) aurka arituko dira Ataunen, 20:00etan hasita. Lehen jardunaldian, 30 eta 22 irabazi zuten Bergarari.

Ura erreziboak

Gipuzkoako Urak, S.A.-k bere Asteasuko abonatuei jakinarazi nahi die 2017/11/06 datarekin hirugarren hiruhilabeteko ura, arazketa eta finantziaketa planaren erreziboak bidali direla.

Fotos

Vídeos