Gaur San Tiburtzio egun handia leizarrentzat

Jende asko hurbildu zen atzo arratsaldean herriko plazara euria gogotik egin arren. Bengoetxea eta Barriola txupina eskuan dutela. / DV

Txupinazoa egun euritsuan izan arren, giro aparta egon zen atzo Leitzan. Gaur, Ezpatdantzariek izango dute protagonismoa

E.B. LEITZA.

Gaur San Tiburtzio eguna da, egun handia leitzarrentzat. Ekitaldiz beteriko egitaraua prest dute herriko patroiaren egun handia ospatzeko gaurkoan. Esaterako goizeko 8:00etako txistularien diana eta gero, entzierroa eta behiak plazan egongo dira. 10:30ean, hamaiketakoa irekia egongo da udaletxeko karrapean. 11etan Meza Nagusia egongo da herriko parrokian. Eguerdiko 12:00etan, San Tiburtzio jaietako une berezienetakoa biziko da Aurrera dantza taldeko ezpatadan-tzarien saioa izango baita plazan.

Ondoren, afizionatu arteko pilota partidak izango dira plazan bertan. Herrian barna Incansables txaranga ibiliko da.Arratsaldean, Leitzeko bertsolari eskolako kideak kantari arituko dira Aurrerako atarian. Ordu bete beranduago zezenak aterako dituzte plazan adar aurrean ausartzen diren guzti haientzat.

Gero, Herri kirol erakustaldia antolatu dute. Bertan, Jon Rekondo eta Ruben Saralegi eta Aitor Atutxa eta Ugaitz Mugertza aizkolariak arituko dira nor baino nor. Gero, Patxi Astibia (74 urte)eta Enrique Bildarratz (81 urte) erakustaldia egingo dute. Harrijasotzen Inaxio Perurena arituko da. Gero, goxokiak banatuko dira udaletxeko balkonetik umeentzat, Incansables txaranga aterako da eta buruhandiak han eta hemen ibiliko dira. Iluntzeko 9etan, Leitzeko Ingurutxoa dan-tzatzeko aukera izango du nahi duenak. Ondoren, suzko zena aterako da eta gau apartean Laiotz taldearekin dantzaldia egongo da.

Ekitaldi ugari bihar eta etzi

Jaietako egun handia eta gero, asteburuko helduko da eta Leitzako jaietako egitaraua bete betea egongo da. Larunbatean esaterako, entzierroa, zumba, gazte gosaria eta ondoren gimkana eta Incansables txaranga izango dira goiz partean.

Gero, indarrak berreskuratzeko gazteen bazkaria iragarrita dago. Arratsaldean, mahai jokoak, zezenak eta gazte txupinazoa egongo dira besteak beste. Arratsaldeko 7etan, Aurrera dantza taldeko lagunen saioa egongo da plazan.

Goxokiak ez dira faltako eta suzko zezena ere aterako da. Gaueko 23:30ean berriz, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Mala Pecora musika taldeen saioa izango da.

DJ plazako txoznan izango da eta kontzertua Atekabeltzen.

Igandean berriz, diana eta zezenak izango dira goiztiarrenak eguneko egitaraua zabaltzen. Gero, esku pilota partida bertsokatuak egongo dira plazan. Umeen aparra festa ere egingo da igande eguerdian. Bitartean, udaletxeko karrapen paella lehiaketan parte hartzen duten lagunak lanean arituko dira. Arratsaldean, zezenak eta gero, Moixiganguers Igualadako Castelerrene erakustaldia egongo da. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Amazabal pilotalekuan Aspeko pilota partida profesionalak izango dira. Herrian barna berriz, Incansables txaranga giroa alaitzen. Rock kalean 8etan eta 11:00etatik aurrea Oihan Vega arituko da musika jartzen plazan.

Txupinazo jendetsua

Euripean eta tenperatura nahiko freskoa zegoelarik piztu zuten atzo aurtengo txupinazoa Abel barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariek. Jende ugari hurbildu zen plazaraino eta arratsaldeko 6ak zirenean pesta eta txupina lehertu ziren udaletxeko balkonean.

Handik aurrera, Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhandiak aterako ziren giroa alaitzeko. Musika non nahi eta primeran pasatzeko aukera zabala egon zen jaietako lehen egunean.

Goizean euria zela eta, koadrileen arteko herri kiroldesafioa Amazabal pilotalekuan egin zen eta Saltsero totalak taldea nagusitu zen.

Fotos

Vídeos