Gaur partida bikainekin hasiko da VI. Antton Pebet memoriala

Iluntzeko 19:00etan dute gaur hitzordua eta bihar 17:30ean jokatuko dira final zortzirenak, Behar Zana frontoian

I. ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Prestaketa eta lan askoren ondoren, gaur hasiko da VI. Antton Pebet Zenaren oroimenezko txapelketa. Antton Pebet gaztea, Behar Zana pilota taldeko pilotaria zen eta 2009an hil zen hutsune handia utziz pilota familian. Bere omenez jarraitzen da ahalik eta txapelketa onena egiten. Aurtengoan, maila bakarrean jokatuko da txapelketa eta gazte eta nagusi mailako pilotari onenen arteko bikoteek parte hartuko dute. Gaur, 19:00etan eta bihar 17:30ean hasita final zortzirenetako partidak izango dira. Abenduak 5 eta 15ean final laurdenak jokatuko dira eta hor sartuko dira lehiara 4 fase buruak.

«Asteburu honi dagokionez, partida bikainekin hasiko da txapelketa. Lehen partidan Urbieta asteasuarrak eta Aranguren agiñatarrak Prieto bizkaitarraren eta Sarasa nafarraren aurka jokatuko dute. Partida bikaina, joko maila izugarrian dauden 4 pilotarien artean. Neurketa irekia espero da, bai aurrean eta bai atzean maila oso oneko 4 pilotari ageri baitira. Ez dago faborito argirik. Partida honetako irabazleek hilaren 5ean, asteartez eta 19:00etan hasita Azpeitiako Alberdi eta Hernaniko Gorrotxategi bikote gogorra izango dute aurkari. Jaialdiko bigarren partidan, Urmeneta añorgatarrak eta Urruzola asteasuarrak (hauek udaran Santio jaien baitako txapelketa irabazi zutelako zuzeneko txartela lortu zuten Pebeten oroimenezkoan parte hartzeko) Santxo Usurbildarraren eta Esnaola txaramarraren aurka lehiatuko dira. Esnaolak, Behar Zana talde antolatzailea ordezkatzeko aukera izango du. Partida hau ere irekia ageri da, bietan baitago afizionatutan zer esan handia eman duten pilotariak: Santxo alde batetik eta Urruzola Aspeko profesional ohia bestetik. Partida honetan garaile suertatzen direnek abenduak 5ean jokatuko dute beren final laurdenetako partida Salaberria goizuetarraren eta Garmendia lazkaotarraren aurka».

«Larunbateko partidei dagokienez, 17:30ean hasiko den lehen partidan Arrieta hernaniarrak eta Zezeaga bergararrak Berrobiko Zubiriaren eta Eskiroz burlatarrararen aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida irekia espero da: Zubiriaren gaztetasuna, indarra eta Arrietaren esperientziaren artean egon liteke giltza. Partida honetako irabazleek hilaren 15ean jokatuko dute final laurdenetako beren partida. Aurkariak Peru Labaka zizurkildarra eta Oier Etxebarria bizkaitarra izango dituzte. Jaialdiko bigarren partidan Eneko Labaka albizturtarrak eta Mariezkurrena II.a nafarrak Espinal iruñearra eta Aizpuru asteasuarra izango dituzte aurkari. Lehen faseko partidarik gazteena izan liteke adinari dagokionez, baina maila eta klasea izugarria duena. Bi aurrelariek teknika bikaina dute, tantoa erraz amaitzen dute eta atzelariek golpe biziak dute, biek ala biek. Partida bikaina espero da. Bi bikote hauen arteko onenak Astigarrako Exposito eta Albizturgo Telletxea izango dituzte zai hilaren 15ean», azaldu du Iñaki Lizaso Behar Zana elkarteko kideak.

Partidos de pelota

Hoy, en el Campeonato Federado de Gipuzkoa pared izquierda en mano individual Senior, Behar Zana (Urbieta) frente a Eple (Chiapuso), a las 18.30 horas, en Lezo. En Infantiles de Segundo año (2004), Behar Zana 1 se enfrenta a Mundarro, a las 19 horas, en Astigarraga. Y en mano individual Cadete, Behar Zana (Aburuza) juega contra Oiarpe (Aranburu), a las 19.15 horas, en Oiartzun.

El Egintza, en Errenteria

El Egintza juega mañana, contra el Gamon KE, a las 18 horas, en Errenteria. En la anterior ganó por 2 a 0 Samaniego Orixe Tolosaldea, en casa.

Flemingen 'Euskara On'

Euskararen erabilerak gora egin dezan, astebetez euskaraz bakarrik jarduteko konpromisoa hartu dute eskolako gurasoek, 'Euskara On!' ekimena abiaraziz. Gurasoen artean eta gurasoak haurrekin egon ohi diren eremuetan (jolas parkeak, frontoia, kalea...) euskara gehiago erabiltzea da helburu nagusia. Eta bide batez, seme-alabentzako eredu izatea.

Gaur, goizean, HH-n: gaztain jatea. Arratsaldean, Euskal Jokuak. LH-n: 09:00etatik 11:00etara Eskola apaindu Gabonetako apaingarriekin. 11:30- 12:30: Herri kirolak. 14:30- 16:15: -Txisteak, irrintziak besti emanaldiak eta abesti emanaldiak. Honekin batera, abenduaren 3an, Erreboteko plazan ekitaldiarekin bat egingo dute; han emango diote hasiera hurrengo urtean martxan jarriko den '11 egun euskaraz' egitasmoari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos