Gaur 'Omar' filma izango da ikusgai Zumalakarregi Museoan, zinema zikloaren baitan

DV ORMAIZTEGI.

Martxoan bezala, urrirako ere zinema zikloa antolatu dute, eta dagoeneko ikusgai izan dira hainbat film. Gaur ostirala, urriak 20, beste emanaldibat izango da. Gaueko 22:15etan hasiko da filmaren emanaldia, eta oraingoan, Kultur Etxeko berritze lanak direla eta, leku berri batean izango dira proiekzioak, Zumalakarregi Museoko ikusentzuneko gelan. 98 minutuko iraupena izango du gaur ikusgai izango den filmak. 'Omar' filma Hany Abu-Assad zuzendariarena da. 2013. urtean egina.

Sinopsia

Omar gazte palestinarra da eta balak saihestera ohitu da Nadiari, bere maitasun sekretuari, bisita egin eta horma gurutzatzen duen bakoitzean. Egunez okin lanak egiten ditu; gauez, berriz, Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen da bere haurtzaroko lagunekin, Nadiaren anaia Tarekekin eta Amjadekin. Ordea, bere bizitza betirako aldatuko da egun batean. Jada ezer ez da berdina izango ez bera ez eta Nadiarentzat. Indarkeria, traizioeta gorrotoak ekarritako zurrunbilo batek harrapatuko du.

Fotos

Vídeos