Gaur, munduan zehar bizikletaz egindako bidaiaren ikus-entzunezkoa

YARZA IKAZTEGIETA.

Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares gasteiztarrek munduan zehar bizikletaz egindako bidaiaren ikus-entzunekoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean Ikaztegietan. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko areto nagusian. Zubizarreta eta Perez de Nanclares 2015eko irailean abiatu ziren Buenos Aires Argentinako hiriburura eta urte bete beranduago, 2016ko abuztuan, amaitu zuten bidaia Ekuadorko hiriburuan, Argentina, Txile, Patagonia, Bolivia eta Peru gurutzatu ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos