Gaur, ipuin-kontaketa berezia, Plazida Otaño liburutegian, 17:30ean

I.A. ZIZURKIL.

Gaur, ipuin-kontaketa berezia izango da, arratsaldeko 17:30ean, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian.

Ipuinen unibertsoa familian saioen baitan, oraingo honetan ipuinak bertsoz kantatuko dituzte Unai Mendizabal zizurkildar bertsolariak eta Haritz Mujika asteasuar bertsolariak.

Felix Artolak jardungo du gai-jartzaile gisa, bertsolariei zer haritatik jarraitu behar duten bideratzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos