Gaur hasiko dira Ander Deunaren jaiak

DV ORMAIZTEGI.

Gaur hasiko dira aurtengo Ander Deunaren jai nagusiak. 17:00etan umeen kalejira egingo da, kiroldegitik herriko enparantzara. Ondoren umeentzako merienda, Muxika egurastokian. 19:00etan ikurriña altxatzea, suzirien jaurtiketa eta zapia jartzea 2017. urteko jaiei hasiera emateko. Jarraian buruhandiak eta Urolatarrak txaranga, herriko kaleetan zehar. 20:00etatik aurrera helduen danborradak alaituko ditu herriko kaleak. 22:00etan helduen danborradako partaideen afaria Zubipen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos