Gaur hasiko dira esku pilotako entrenamenduak

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurre pilota eskolako arduradunek jakinarazi dute infantilen (2004 eta 2005. urteetan jaiotakoak) eta bigarren urteko alebinen (2006an jaiotakoak) entrenamenduak gaur hasiko direla, 18:00etan Alegiako Elorri pilotalekuan. Pilotan jokatu nahi duten adin horretako gaztetxoek, beraz, hitzordu honetara azaldu besterik ez dute. Zalantzaren bat izanez gero bi telefono hauetakoren batera dei dezakete: 637161307 (Beñat Urretabizkaia) edo 629409838 (J.L. Zabala).

Kadeteen mailatik gorakoen entrenamenduei buruzko informazioa datorren astean zehar jakinaraziko du Intxurre pilota eskolak.

Txangoa

Alegiako Jubilatuen elkarteak Bizkaia aldera irteera antolatu du irailaren 12rako, eta txartelak atzo jarri ziren salgai 30 euroren truke; lehenengo bi egunetan bazkideek bakarrik erosi ahal izango dituztelarik. Irailaren 12an 9:00etan irtengo da autobusa zubitik eta, Amorebietan gosaldu ondoren, Bermeora iritsiko dira bidaiariak. 14:30ean Gernikako Boliña Viejo jatetxean bazkalduko dute eta arratsaldean denbora librea izango dute Zarautzen paseoan ibiltzeko.

Fotos

Vídeos