Gaur hasiko dira Goiatzen Andra Mari jaiak

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Goiazko Andra Mariaren jaiak gaur larunbatean, hasiko dira. Arratsaldeko 14:00etan emango zaie hasiera ospakizunei suziria botaz. Ondoren, 16:00etan XVI. Mus Txapelketa hasiko da. Izena emateak ordu erdi lehenago irekiko dira frontoian. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu eta lau erregetara, bost hamarrekotara eta hiru usteletara jokatuko da. Iluntzeko 21:00etan herri afaria izango da frontoian bertan, eta, jarraian, Itzeder eta Lidiarekin erromeria izango da.

Bihar, Meza Nagusiarekin hasiko da egitaraua 11:15ean. Ondoren, herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta jarraian poteo herrikoia egingo da. Arratsaldean, 19:00etan sagardo dastaketa izango da pintxoez lagunduta eta gaueko 22:30ean Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.Astelehenean, arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira Goiazko plazan eta amaieran txokolatada eskainiko da.

Gaueko 22:30ean, berriz, Bide Batez taldearekin dantzaldia hasiko da. Taldean, traktore igoera antolatuko da. Hurrengo egunean, asteartean abuztuaren 15ean, ospatuko da jaien egun nagusia. 11:15ean Meza Nagusia ospatuko da Andre Mariaren Jasokundearen elizan eta ondoren helduentzako hamaiketakoa eskainiko da. Eguerditik aurrera, paleta eta pilota partidak jokatuko dira frontoian. Arratsaldeko 19:00etan herri kirol erakustaldia eskainiko dute Bidaniko eta Goiazko taldeek elkarren aurka. Herriko gazteei laguntzen Uzin eta Otaño aizkolariak eta Goenatxo II.a eta Guzta harri jasotzaileak ariko dira. Gaueko 22:00etan Irati eta Maialenen erromeria emango die amaiera jaiei.

Fotos

Vídeos