Gaur hasiko dira Ikaztegietan San Lorenzo jaiak

YARZA IKAZTEGIETA.

Gaur, San Lorenzo egunean, emango zaie hasiera Ikaztegietako jaiei. Goizeko 11:00etan txupinazoa botako da eta ondoren meza eta txakolin dastaketa izango dira. 13:00etan, herriko musikarien kontzertua izango da. Arratsaldeko 17:30ean brillet desafioa jokatuko da Batukada Feministak girotua. Ondoren, 19:15ean, pintxo eta toka txapelketak hasiko dira. Ilun-tzeko 21:00etan, zahagi ardoa izango da. Gaueko 23:00etan Dantza Gauari hasiera emango zaio eta jarraian Zesuma taldearekin dantzaldia izango da.

Fotos

Vídeos