Gaur Goierriko odol-emaile delegazioaren jaia

Ekitaldia Zubipe kiroldegian gauzatuko da 18:00etan hasita

DV ORMAIZTEGI.

Gaur, Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak antolatuta, Goierri eskualdeko odol-emaile delegazioaren jaia ospatuko da gure herrian. Urtero herri bat aukeratzen dute beraien urteko jaia ospatzeko, aurtengo ospakizunerako Ormaiztegi izan delarik aukeratua.

Goierriko odol-emaile delegazioa 17 udalerrik osatzen dute, Alegitik hasi eta Legazpira arteko herriak dira bertako partaide. Gaurko ekitaldian 120 odolemaile eta senditartekoek parte hartuko dute. Guztira 96 odolemaileei banatuko zaizkielarik domina eta intsigniak.

Ormaiztegiko datuak

2017. urtean hiru odol ateraketa gauzatu dira gure herrian. Guztira 138 odol poltsa jaso dira. Zazpi odolemaile berrik eman dute izena.

Gaur domina eta intsigniak jasoko dituzten Ormaiztegiko delegazioko odolemaileak. 25 aldiz odola eman izanagatik Gabiriko Jose Antonio Ormazabal Dorronsorok eta herriko Aitor Iraeta Simonek jasoko dute omenaldia. 40 aldiz odola eman izanagatik Kontxi Irastorza Gorosabelek jasoko du omenaldia. 50 aldiz odola eman izanagatik Joxe Mari Goikoetxea Erminakjasoko du omenaldia.

Egitaraua

Ekitaldia arratsaldez Zubipe kiroldegian gauzatuko da. Hasiera arratsaldeko 18:00etan emango zaiolarik, elkartekide eta bertaratuei harrera eginez. 18:30ean odolemaileei domina eta intsigniak banatuko zaizkie.

Dantzariek eta Urmaiz abesbatzako kideek parte hartuko dute gaurko ekitaldian. Zubipe kiroldegiko ekitaldia amaitu ondoren triki poteoa izango da herriko tarbenetan.Ondoren 21:30ean afarian elkartuko dira berriz ere Zubipe kiroldegian.

Fotos

Vídeos