Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauak antolatu dituzte

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Gaur, ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, egun seinalatua. Horregatik Tolosaldeko herri guztien artean, 'Tolosaldean euskarak 365 egun!' leloa osatuko da gaur, herri bakoitzak esaldi horren letra bat irudikatuz. Asteasuk ere parte hartu nahi du aldarrikapen honetan 11:30ean herriko plazan elkartu eta adierazpenaren hizki bat osatuko da, S hizkia, udaletxe aurrean. Ekitaldia girotzeko, beste hainbat ekintza ere egingo dira, 11:00etan hasita, Euskararen Txantxangorriaren margoketarekin herriko plazan. Jarraian, Pello Errotako ikasleen dantza emanaldia eta 12:00etan mosaikoa. Bukatzeko, hamaiketakoa. Eguraldi ona badago, ekitaldiak plazan egingo dira. Bestela herriko frontoian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos