Gaur etxebizitzen inspekzio teknikoari buruzko bilera

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Albizturko udalak eraikinen inspekzio teknikoari, ITEari, buruzko bilera antolatu du gaur arratsaldean, apirilaren 13an, 19:00etan. Inspekzio teknikoa 50 urtetik gorako eraikinek pasa behar duten azterketa da. Helburua etxeak edo eraikinak duen egoera ikustea eta behar dituen hobekuntzak deskribatzea da, horren arabera mantentze lanak eginez. Bilera baserri zein 50 urtetik gorako eraikinen jabeei zuzendua dago. Bertan ITEaren inguruko informazioa emango da eta bertaratuen zalantzak argituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos