Gaur emango zaio hasiera Mendi Asteari

DV ORMAIZTEGI.

Gaur emango zaio hasiera 2017ko Mendi Asteari eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu dira. Aste osoan zehar mendia gaitzat harturik ikus-entzunezkoak ikusgai izango dira. Kultur etxeko eraberritze lanak direla eta aurtengoan emanaldien kokalekua aldatu da eta Zumalakarregi Museoan izango dira. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko direlarik.

Gaur Xanti Ugarteren 'Urzulo' ikus-entzunezkoa izango da. 2015. urteko euskarazko filmerik onena izan zen Bilboko Mendi Film festibalean. Bihar, Hilo Morenoren eskutik 'Audiovisual exploraciones por Groenlandia a bordo del trineo de viento' izango da ikusgai. Ostegunean, Ekaitz Maiz eskalatzailearen 'Shipton Spire Karakorumgo' filma. Ostiralean, Jose Iztueta mendizalearen 'Mendizaltasunaren hizkun-tza' lana emango da.

Igandean emango zaio aurtengo mendi asteari amaiera. 9:00etan mendi ibilaldia egingo dute. Udaletxe aurretik abiatuz, Arandia, Urbizu, Zelandieta, Española, Liernitik buelta egiteko asmoz, berriz ere Ormaiztegira itzuliz. Bi ordu eta erdiko ibilaldia izanik. Ibilaldiaren amaieran hamaiketakoa eskainiko zaie partaideei. Izen-emateak hilaren 17ra arte liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com-en egin beha dira. 18:30ean gaztina jatea eliz atarian, aurtengo mendi asteari amaiera emanez.

Fotos

Vídeos