Gaur eleganteen V. bilkura ospatuko da Ormaiztegin

Egun osoan zehar gauzatuko diren ekintzez osaturiko egitaraua izango da

DV ORMAIZTEGI.

Egun batez, XIX. mendeko Ormaiztegira, bainuetxera batez ere, bisitan etorri ohi ziren jauntxo eta andere zein turista aberatsak irudikatu eta herriak mende haretan bizitako giroa gogoratuko duen egitasmo partehartzailea prestatu eta gauzatuko dute gaurkoan ere. Hain zuzen, XIX. mendeko eleganteen V. bilkura gauzatuko da gaurkoan Ormaiztegin, egitasmo partehartzaile honen helburua Euskal Herriko XIX. mendeko historia herri eta lurralde osora zabaltzea dela diote antolatzaileek.

Gaur, larunbata, egun osoan zehar gauzatuko diren ekintzez ostaturiko egitaraua izango da.

Goizean zehar museotik abiatuta paseo elegantea egingo dute, garaiko jolasak ere ikusgai izango dira. Baita garaiko autoen erakusketa ere. Herriko denda, taberna zein txokoetan XIX. mendeko dekoratuak ikusgai jarriko dituzte, photocalla ere izango da, Angel Elorza herriko argazkilariak, eguneko unerik berezienak jasoko dituelarik.

Eguerdiko 12:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 18:30etik 21:30era bitartean Jundajo txarangak alaituriko giroa izango da. 12:00etatik 14:00etara pintxo eleganteen IV. lehiaketa herrikoia izango da Arana, Arantxa, Itxune eta Murua tabernek parte hartuko duelarik. Pintxorik onena bozkatzeko aukera izango da eta bozkatzaileen artean Kuko jatetxeko bi lagunentzako otordua zozketatuko da. Pintxorik onenaren saria jasotzen duen tabernak garaikurra eskuratuko du.

14:30etik aurrera eleganteen bazkaria, plazako karpan. Ormaiztegiko Gazte Taldeak antolatuta. Ondoren bingo herrikoia izango da.

17:30etik aurrera paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra eta karta jokoak izango dira eliz atarian. Ondoren 18:00etatik aurrera txokolate beroa dastatzeko aukera izango da, musika doinuz alaituriko giroa izango delarik.

Gauean 23:30etik aurrera gazteek antolatutako kontzertuak izango dira, Estu&larri eta Guri5 taldeek parte hartuko dutelarik.

Eleganteen bilkura ekimenaren antolatzailea Zumalakarregi Museoa da babeslea berriz Ormaiztegiko Udala. Laguntzaileak Ormaiztegiko gazteak, Eitza taberna eta Kuko jatetxea izan dira. Angel Elorza argazkilaria, eta Garaiko kotxeen taldearen partaidetza izango da.

Parte hartuko duten merkatarien artean tabernak, Arana, Arantxa, Itxune, eta Murua, Ileapaindegi eta estetika zentroak, Arantxa, A&M eta Itsaso. Dendak, Josetxo arraindegia, Iñaki Autozerbitzua eta Estankoa. Angel Elorza argazkilaria, Eitzako Jai Batzordea, Artisten lan taldea, Garaiko kotxeen taldea eta Ormaiztegiko Gazte Asanblada.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos