Gaur Ekaitz Maiz eskalatzailearen ikus-entzunekoa

DV ORMAIZTEGI.

Aste honetan zehar mendia gaitzat harturik ikus-entzunezko desberdinak ikusteko aukera izaten ari da. Hala, gaur Ekaitz Maiz eskalatzailearen 'Shipton Spire Karakorumgo sugarra' ikus-entzunezkoa izango da ikusgai. Bihar ostirala, aurtengo mendi asteko emanaldiei amaiera emanez, Joseba Iztueta mendizalearen 'Mendizaletasunaren hizkuntza' ikus-entzunezkoa ikusgai izango da. Saioak 19:00etan, Zumalakarregi Museoan izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos