Gaur eguerdian hasiko dira jaiak

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Gaur egun betea izango dugu. Jaietan murgiltzeko irrikitzen egon ohi gara zegamarrok eta lehenengo eguna gogor hasten dugu. Herriko kuadrilek lan galanta egiten dute lehenengo eguneko mozorro lehian parte hartzeko mozorroak egiten, ondoren ahalik eta giro hoberena herrian sortuz. Arratsaldeko futbito txapelketan ere giro handia egotea espero da urtero bezala.

Honela, bihar San Bartolome Eguna izango dugu. 10:00etan herriko txistulariak egingo dute goiz eresia. 11:00etan San Bartolome ermitatik parrokira prozesioa egingo da txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia San Martin parrokian. 12:30ean Soka Dan-tza herriko agintarien eskutik eta dagoeneko ohikoa bilakatu zaigun ekimena burutuko da udaletxe aurrean. 2016ko abuztuaren 24tik 2017ko abuztuaren 24 bitartean jaio diren herriko haurtxoei ongi-etorria egingo zaie, eta ondoren, Tobera Musika eskola dantza taldeak parte hartuko du. 17:00etan, apar- jaia izango da haurrentzat Jabier Otaegi kultur etxeko plazan eta 18:00etan pilotari federatuen pilota partidak pilotalekuan. 19:30ean haurren txanda berriro ere, buruhandi eta erraldoiekin eta 20:30ean, Gazte Herexak antolatuta, poteoa musikaz gidaturrik herriko kaleetan zehar.

Fotos

Vídeos