Gaur Bost Herrietako ibilaldia egingo da

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Gaur, larunbata, bost herrien arteko ibilaldia egingo da, Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zerainetik pasatuz. 2015ean 400 urte bete ziren Segurako hiribilduaren barruan egondako herriek bere burujabetasuna eskuratu eta zeinek bere udala osatu zutenetik. Urteurren hori abiapuntu moduan hartuta, bat eginda egon ziren bost herri horietako mendizaleak bildu eta beste arlo batzuetan beste zenbait ekintza burutzen ari ziren bezala, mendi ibilaldi berezi bat antolatzea pentsatu zuten.

Segurako kirol Elkarteko mendizaleek, Idiazabal kirol Elkartekoek, Zegamako Ameztikoek, Mutiloako Txerri Gorrikoek eta Zeraingo Liztormendikoek esku hartu zuten antolaketa prozesuan. Aurtengo ibilaldiaren arda-tza Mutiloa aldean egon ziren meategien inguruan antolatu zen ustiatze lana ezagutzea izango da. Ibilbidea 13,5 km-koa da. Mutiloako plazatik 230 metro abiatu eta, lehenik, Lierniara igoko da. Han garai batean Zerain eta Mutiloako mea, Ormaiztegiko tren geltoki ingurura eramateko ebaki zen trenbideari segituz, ibilbide osoko zatirik errazena hasiko da. Gaurko egunean Mutiloako Udalak bide berde bihurtuta daukan tarte hori lau-laua da.

Misa de mañana

Mañana domingo la misa en la Parroquia de San Miguel Arcángel se adelanta a las 11.30.

Fotos

Vídeos