Gaur bertan emango diote hasiera denboraldiari Lazkao KE-ko zenbait taldek

DV LAZKAO.

Lehen mailako jubenilek, ohorezko kadeteek eta ohorezko infantiek Arizti Haundin jokatuko dute asteburuan; gainontzeko taldeek etxetik kanpo estreinatuko dute denboraldia. Asteburu honetan emango zaio hasiera futbol kanpaina berriari Gipuzkoan eta gaur bertan estreinatuko dute denboraldia Lazkao Kirol Elkarteko taldeek. Lehenengo mailako jubenilen taldea izango da aurtengoan Arizti Haundin jokatuko duen lehen taldea. 16:00etan egingo du gaur, Idiazabal KE taldearen aurka.

Bihar, igandea, ohorezko infantil taldea izango da futbol zelai lazkaotarrean, goizeko 10:00etan, ordiziarren aurkako lagunarteko partida lehiatzen eta 12:00etan, ohorezko kadeteen taldeak Anaitasunako jokalariak izango ditu aurkari denboraldiko lehen jardunaldian. Gaur, 10:00etan lehen mailako kadeteen taldea ere ariko da, etxetik kanpo oraingoan, Altamiran jokatuko baitu ordiziarren aurka; Euskal Ligako neskek, Tolosarren aurka lehiatuko dute denboraldiko lehen partida, Usabalen, 17:30etik aurrera; eta erregionalek Euskalduna izango dute aurkari Andoainen, 18:00etan. Azkenik, ohorezko jubenilen taldeak Elgoibarren jokatuko du bihar eguerdiko 12:00etan.

Fotos

Vídeos