Gaur arratsaldean hasiko dira Gabonetako Pilota Topaketak

GOIKOETXEA ALEGIA.

Hamaseigarrenez ospatuko dira aurten Intxurre Pilota Eskolak eta Abaltzisketako, Alegiako, Altzoko, Ikaztegietako eta Amezketako guraso elkarteek antolatzen dituzten Gabonetako Pilota Topaketak. Aurten 91 pilotarik eman dute izena, eta sei kategoriatan banatuta ariko dira gaurko eta biharko sailkapen partidetan eta larunbatean Altzon jokatuko diren finaletan goizeko 10:30ean.

Gaur 15:30ean elkartuko dira pilotariak Elorri pilotalekuan zuriz jantzita argazkia ateratzeko, eta ondoren bakoitza dagokion frontoira joango da. Sailkapen partida guztiak gaur eta bihar jokatuko dira 16:00etan honela banatuta: benjamin-aurrekoak eta benjaminak, Alegian; alebinak, Altzon; infantilak, Amezketako goiko eskolako frontoian; eta kadeteak, Ikaztegietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos