Gaur arratsaldean egingo da 17. Hernialdeko Rolleski igoera

NÚÑEZ HERNIALDE.

Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, Hernialdeko 17. Rolleski igoera jokatuko da gaur Anoetako Sortalde kaletik aterako dira parte hartzaileak, 80 inguru izango direnak. Lehenengo skating estilokoak aterako dira, arratsaldeko 16:00etan eta bost minutu geroago estilo klasikokoak. Guztira, 3,2 kilometro egin beharko dituzte Hernialdeko plazaraino. Haurrak eta gaztetxoak Anoeta eta Hernialdeko bidegurutzetik aterako dira eta 1,6 kilometro osatuko dituzte. Amaieran, guztientzako askaria eskainiko da elkartean eta sariak banatuko dira maila bakoitzeko lehenengo emakumearentzat eta gizonarentzat, haurren, seniorren eta beteranoen mailan.

Fotos

Vídeos