Gaur arratsaldean, 19:00etan, ehiztariek bilera dute Zegamako udaletxean

E. ALBIZU ZEGAMA.

Pasa den irailaren 3an Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak Segurako udaletxean egindako zozketan, Zegamari ondorengo ehiz postuak egokitu zitzaizkion: Agiñaran 0, Iturgain 9, Agiñaran 2, Leotaran 4, Apota 12, Letain 4, Aratz 5, Peazulueta 2, Iturgain 1, Ultzama 2 eta Iturgarin 3.

Bilera, gaur

Aurten erabiliko den zozketa modua argitzeko, bilera garran-tzitsu bat egingo da gaur ostiralean bertan, irailaren 22a, arratsaldeko 19:00etan Zegamako udaletxean.

Ehiz postu hauen zozketa, datorren irailaren 29an iluntzeko 19:00etan egingo du Karraztarro elkarteak Zegamako udaletxean.

Lizentzia

Arma baimena eta Lizentzia herriko udaletxean entregatzeko egunak, irailaren 25etik 29ra izango dira, hau da datorren astelehenetik ostiralera arte, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00era.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos