Borrar

Gaur amaituko dira izena emateak Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketan

YARZA

BERROBI.

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hogeita seigarren urtez Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa antolatu du Berrobin Ibin kirol klubak. Txapelketa azaroaren 18an hasiko da, larunbatean, eta asteburuero jokatuko dira partidak, abenduaren 8ra arte. Izena emateak jada irekiak daude. Parte hartu nahi dutenek Berrobiko Iriarte jatetxean edota Tolosako Aralak Kirolak dendan eman dezakete izena.

Gaur asteazkena, azaroaren 8an, izango da horretarako azken eguna. Aurreko urteetan bezala lau modalitate antolatu dira txapelketa honetan: mutilen banakakoa, mutilen binakakoa, nesken binakakoa eta binakako mistoa. Izen ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira bikoteko eta bost euro banakakoan.

Partiduen ordena zozketa bidez erabakiko da. Zozketa bihar, azaroaren 9an, egingo da Ibin Kirol klubak Berrobiko udaletxean duen bulegoan bertan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios