Gari Garmendia eta Iker Garcia, protagonistak

Gari Garmendia, pozik garaipena lortu eta gero.
Gari Garmendia, pozik garaipena lortu eta gero.

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Pasa den asteburuan jokatu zen atletismoko junior mailako Espainiako txapelketa Granollersen.

Txindoki Atletismo taldeko Gari Garmendia idiazabaldarrak urrezko domina lortu zuen. Nahiz eta bere denboraldia onena ez izan, Kanariar irletako eta Kataluiniako jaurtitzaileek baino txapelketa hobea burutu eta 16,36 metroko jaurtiketa eginez, irabazteko gai izan zen. Idiazabaldarrak AEBn pasa du kurtso akademiko osoa bertako unibertsitatean ikasi eta entrenatuz. Garik dioenez entrenamentu aldaketangatik, ez da urterik hoberena izan, baina txapelketa hau irabazleak ilusio berezia egin dio, kinielatan ez bait zen irabazle bezala agertzen.

Abuztuan berriro ere ozeanoaz bestalde bidaiatuko du, bigarren urtearekin jarraitzeko.

Bestalde beste herritar batek ere garaipena lortu du azken egunetan pilotan. Iker Garciak alebin mailako esku pilota txapelketako finala jokatu zuen Idiazabalen Zubizarretarekin. Bikoteak 18-10 irabazi zuen Otegi eta Iribarriaren kontra.

Pasa den astean ere Ikerrek beste txapelketa bat irabazi zuen Añorgako Txapelketako finalean. Oihan Etxeberria bikote zuela 18-1 irabazi zuen.

Fotos

Vídeos