Borrar
Bulegoak 2018an zabalduko ditu ateak, Jon Garaño eta Aitor Arregiren 'Altzoko Handia' pertsonaiak piztu duen interesa dela eta
'Game of Thrones' efektua heldu da Altzora: turismo bulego berria irekiko dute herrian

'Game of Thrones' efektua heldu da Altzora: turismo bulego berria irekiko dute herrian

'Game of thrones' telesailaren produkzioak Gaztelugatxen eragindako turismo gorakada eredu hartuta, 'Handia' filmak sor dezakeen interesa asetzeko

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 5 de septiembre 2017, 13:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Game of thrones' telesailaren produkzioak Gaztelugatxeren moduko lokalizazioetan eragindako turismo gorakada eredu hartuta, 'Handia' filmak sor dezakeen interesa asetzeko turismo bulegoa irekiko dute Altzon. Turistei harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat eraikitzeko egin beharreko inbertsioen erdia finantzatzeko eta Altzoko Handia pertsonaiak eragin duen interes turistikoari erantzuna emateko Diputatuen Kontseiluak Altzoko Udalari 200.000 euroko laguntza bat ematea onartu du. Bulegoak 2018an zabalduko ditu ateak.

Explore San Sebastian Region estrategiaren barruan, Kultura eta Turismo Departamentua modu aktiboan lanean ari da hiriburuaz haratago lurralde osoko kultura eta turismo baliabideak indartzeko eta turismo arloko produktuen aukera zabaltzeko, horrela orekatu ahal izango baitira urtero Donostiara eta lurralde osora iristen diren bisitarien fluxuak. "Horregatik, Altzoko Udalak aurkeztu digun proiektuari oso interesgarria deritzogu, bat egiten baitu aipatutako helburuekin. Izan ere, ezinbestekoa da Altzoko Handia pertsonaiak erakarrita Altzo ingurura hurbiltzen diren turista eta bisitariei behar bezalako arreta eskaintzeko espazio fisiko egoki bat izatea", azaldu du Maite Cruzado, Turismoko zuzendariak.

Azken urteetan nabarmen hazi da turismoa Altzon, Altzoko Handia pertsonaiak piztu duen interesa dela eta. Horregatik, Altzoko Udalak turismo plan bat egin du: 'ALTZO - turismoaren sokari tiraka', eta plan horri zor zaizkio 2016-2017 urteetarako aurreikusi diren hainbat inbertsio.

Hala, 2016. urtean, zenbait proiektu gauzatu ditu Altzoko Udalak: informazio panelak jarri ditu inguruko ibilbideetan, eta ikus-entzunezko areto bat egin du herriko Batzarremuño eraikinean.

Aurtengo urteari dagokionez, Altzoko Udalak turistei eta bisitariei behar bezalako harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat sortzeko asmoa du, eta, horretarako, turismo bulego bat eraiki nahi du Udalak eskuratu berri duen Segoretxe eraikinean. Orobat, Batzarremuño interpretazio zentroa egokitu nahi du, eta, halaber, Altzoko Handiari buruzko ikus-entzunezko dokumental bat egitea planteatzen du.

Irailean Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Altzoko enaldoiari buruzko Haundia pelikula proiektatuko da Zinemaldian eta urrian estreinatuko da. Ondorioz, turista kopuruak nabarmen gora egingo duela espero da. Ikustea besterik ez dago azkenaldian estreinatu diren hainbat pelikulek izan duten eragina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios