Gaelen Gabonetako III. Torneoa jokatuko da bihar Harripilan

NÚÑEZ LEGORRETA.

Hirugarren urtez Gabonetako Torneoa antolatu du Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol elkarteak (Gael), larunbat honetan Harripila kiroldegian. Aurten alebin, infantil eta kadete mailako taldeak jokatuko dute, 15:00etatik aurrera, ordu erdiko partidak izango dira.

Lehenengo alebin mailan Gael, Legorreta eta Leitzako Aurrera taldeak jokatuko dute elkarren aurka. Ondoren, 16:30etik aurrera infantil mailan, Gael, Ibarrako Lauburu eta Leitzako Aurrera taldeak arituko dira eta, 18:00etatik aurrera, kadete mailan Gael, Rioja Team eta Salburua. Amaieran sari banaketa egingo da.

Gaur ikuskizuna

Gaur, Irrien Lagunek 'Irrikula Makula' ikuskizuna eskainiko dute Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrerak leihatilan egongo dira gaur salgai hiru eurotan. Gauean, 23:00etan, Legorretako V. Marranita Txapelketa antolatuko da Aldapa Haundi elkartean. Parte har-tzeko hiru euro ordaindu beharko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos