Gael taldea hirugarren Areto Futboleko Munduko Txapelketan

Gaeleko areto futbol taldeetako bat Jon Leunda entrenatzailearekin. Gaeleko taldekideak. / YARZA
Gaeleko areto futbol taldeetako bat Jon Leunda entrenatzailearekin. Gaeleko taldekideak. / YARZA

NÚÑEZ LIZARTZA.

Gaelek, Gipuzkoako herri txikiek osatutako areto futbol taldeek, Kataluniako Lloret de Mar herrian jokatu den Areto Futboleko Munduko Txapelketan parte hartu dute, emaitza bikainak lortuz.

Gaelek areto futboleko bi talde osatu zituen eta mikrofutsaleko hiru talde. Guztiek lan ezin hobea egin zuten baita etxera garaikurrak ekarri ere, aurreko urteetako emaitza onak gaindituz. Gael 1 taldeak hirugarren postua lortu zuen areto futbol txapelketan eta bigarren taldeak seigarren postuan bukatu zuen. Mikrofutsalean, Gael 1 taldea finalera iritsi zen eta azpitxapeldun geratu zen, 2-0 galduta. Gael 2 taldeak, berriz, hirugarren postura erdietsi zuen eta Gael 3 taldeak zazpigarren amaitu zuen. Gainera, Ugaitz Azkarai taldekidea txapelketako atezain onena izendatua izan zen.

40. urteurrena

Lizartzako Txirrita elkarteko bazkideek herritarrekin batera ospatuko dute gaur elkartearen sorreraren 40. Urteurrena. Goizeko 12:30etik aurrera Isk&bila txarangarekin kalejira izango da herrian zehar eta ondoren, bazkideentzako bazkaria izango da Txirrita elkartean bertan.

Arratsaldean, toka txapelketa antolatuko dute plazan eta jarraian, 20:00ak aldera, parrillada eta barrikotea izango da nahi duten guztiei irekia, plaza bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos