Gabonetan bilketa kanpaina berezia Martuteneko presoentzat

Bilketa hilaren 20ra bitarte burutu arren, bihar eramatea gomendatzen da

DV ORMAIZTEGI.

Martutenen dauden pertsonen artean banatuko diren gauzak biltzeko gabonetan kanpaina berezia egingo da. Zein gauza dituzten beharrezkoenak adierazi dute, barruko erropa berria, bainurako oinetakoak, kirol oinetakoak, kirol erropak, galtzerdiak, azazkalak moztekoak, turroi biguna, boligrafoak, tabakoa, metxeroa, pila txikiak, gutun azalak eta zigiluak.

Bilketa hilaren 20ra bitartean burutuko da. Dena den gomendatzen da ahal izanez gero, biharko eramatea, parrokiko bulegora edo parrokira gerturatuz.

Meza bihar

Bihar igandea, hilak 17, eguerdiko 12:30etan, Ormaiztegiko Ander Deunaren parrokian, hil berria den Conchi Camposen aldeko meza eskainiko da. Conchi Campos Ormaiztegitik Lizarrara joan zen bizitzera, urteetan bertan bizi izan delarik. Azaroaren 27an, zoritxarrez berri talmalgarria iritsi zitzaigun Lizarratik, Conchi Camposen heriotzaren berria. Lerro hauetatik, Conchi Camposen senitarteko guztien atsekabean bat egiten dugu samin agurrik sentikorrenak igorriz.

Gaur txistorrada

Gaur larunbata, Santo Tomas eguneko txistorrada ospatuko da guraso elkarteak antolatuta enparan-tzan. Eguerdiko 12:30ean hasita. Baserritar jantziekin jantzirik joatea gomendatzen dutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos